XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKERRONAK

Tesi hau osatzen duten ikerlanak ondoren aipatzen diren erakundeetan egin dira, 1995. urteko martxoaren eta 1998. urteko urriaren artean: Laboratoire de Physiologie - GIP Exercice, Faculté de Médecine Jacques Lisfranc, Université Jean Monnet, Saint-Étienne; Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea, Gasteiz; Centro de Investigación y Medicina del Deporte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutoa, Iruñea.

Tesi honetako epaimahaikideei zinezko eskerronak adierazi nahi nizkieke, nire lanaren ebaluaketa egitea onartzean egin didaten ohoreagatik.

Honako lagunak eskertu nahi ditut ere:

Sabino Padilla Doktore Jauna, azken urteotan eskeini dizkidan lankidetza, laguntza eta adiskidetasun etengabeak eta ordainezinengatik.

Juan José Goiriena Doktore Jauna, tesi hau gauzatu ahal izateko eman dizkidan laguntza eta kritika konstruktibo erabakigarriengatik.

Jean-Claude Chatard Doktore Jauna, ariketaren fisiologiari buruzko ikerkuntzaren arloan naizena hein handi batean berari zor diodalako.

Lucien Lacoste Jauna, Frédéric Barale Jauna eta Manolo Los Arcos Jauna, beraien lankidetza bikainagatik eta ariketaren fisiologiari buruzko ikerkuntzarekin erakutsi duten jarrera aurrerakoiagatik.